COVID-19 txertaketa-kanpainari berrekin zaio Araba ESIn

Araba ESIn lan egiten duten profesionalei COVID-19 txertaketa-kanpaina berriz hasiko da gaur, lehenengo dosiak ematen

Gaur, otsailak 10, asteazkena, lehen lerroko profesionalei COVID-19 txertoa emateko kanpainari berrekin zaio. Txertaketa asteartera arte egingo da, asteburua barne.

Bestalde, atzo hasi ziren txertoaren bigarren dosia jasotzen urtarrilean lehenengo dosia jaso zuten Araba ESIko profesionalak.

Txertaketa aldez aurretik hitzordua eskatuta egiten da, eta horretarako, profesionalekin telefonoz harremanetan jartzen ari gara.

Txertaketa-lekuak:

  • AUO Santiago: -1 solairuan, Eguneko Ospitale zaharrean.
  • AUO Txagorritxu: beheko solairuan, Jaioberrien Unitatearen ondoan.

Halaber, profesionalen eskura jarri da Prebentzioko Oinarrizko Unitateko 664206554 / 885554 telefono-zenbakia eta vacunacovidubp.osiarabaesi@osakidetza.eus posta elektronikoa txertaketa-prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu profesionalek txertaketa-kanpaina honetan parte hartzeagatik hartu duten konpromisoagatik; izan ere, erreferente bat baikara eta herritarrak gure portaera eredugarriaren zain baitaude.

Informazio gehiago nahi baduzu, Araba ESIko Intranet-ean kontsulta dezakezu.

Pertsonen Zuzendaritza