Sendagai arriskutsuei buruzko prestakuntza

Araba ESI sendagai arriskutsuei buruzko online ikastaro bat egiten ari da mota horretako sendagaiak maneiatzen, prestatzen eta/edo hornitzen diren unitateetan

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz, eta pazienteari osasun-langileek maneiatzen eta administratzen dituzten sendagai arriskutsuak prestatzeari eta emateari dagokionez, garrantzitsua da beren burua eta beren lantokiko gainerako profesionalak babesteko hartu beharreko arreta-neurriak hartzea.

Hori dela eta, zure ezagutza gogorarazteko eta berriro zabaltzeko, langile guztiei eskatzen diegu kontsulta dezatela Sendagai Arriskutsuak Erabiltzeko Protokoloa, zeina eskuragarri baitago Araba ESIko Intranet-en.

Araba ESIn, gainera, online ikastaro bat egin dugu Jakinsarea plataformaren bidez, eta hasieran arriskutsu gisa katalogatutako sendagaiak maneiatzen, prestatzen eta/edo hornitzen diren unitateetan pilotatu dugu (Eguneko Ospitale Medikoa, Eguneko Ospitale Onkologikoa, Farmazia, Onko-Hematologiako Unitatea, Urologia Zerbitzua eta Oftalmologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea).

Ondoren, prestakuntza hori gainerako langileei eskainiko zaie.