Araba ESIk harremanak izan ditu Japonekin
Kenji Sanada doktoreak, Tokioko Showa Unibertsitateko irakaslea, urte batez lan egin du Araba ESIko Psikiatria zerbitzuan, Ana González-Pinto doktorearen zuzendaritzaren menpe ikerkuntza egiten.
Bere egonaldian zehar, ikerkuntzako bi artikulu egin ditu: lehena, psikosia duten pazientengan BDNF-n (burmuineko faktore neurotrofikoa) psikoterapien eraginari buruzko errebisio sistematiko bat; berriz, bigarrena psikosiaren arrisku handiko nerabeei buruzko azterketa bat da.
Eskuidatziak garatu eta gainbegiratzeko, Sanada doktoreak izan ditu Araba ESIko Psikiatriako ikerkuntza taldearen laguntza eta gainbegiratzea.
Mediku honek artikuluetan ondorioztatzen du psikoterapiek handitu lezaketela BDNFa, eta ondorioz, burmuinaren plastikotasuna. Horretaz gain, konprobatu du psikosiaren arrisku handiko pertsonek dituztela gabezi kognitiboak. Horrek adierazten du beharrezkoa dela interbentzioak egitea haien funtzionaltasuna hobetzeko.
Psikiatriako taldea zoriontsu sentitzen da, urte honen zehar Kenji Sanada beraiekin egonagatik, eta bide batez, eskertu nahi dio Tokioko Unibertsitateari Araba ESI aukeratu izana, ikerkuntza egiteko lekua gisa.