Araba ESIko World Kafe edizio berri bat

Bigarren urtea da Araba ESIk Lakua-Arriaga zentroan egiten duena, eta bertan zabalpen eta garapenerako baliagarriak izan daitezkeen ideiak, ezagutza eta esperientziak eztabaidatzea da helburua.

Otsailaren 20-24 artean, mundu sanitarioaren 130 pertsona inguruk UPVk, BIOEFek, gaixoen elkarteak eta bestelako gizarte erakundeek topagune honetan hartu zuten parte ikuspegiak trukatu eta modu positivo eta eraikitzailetik ideiak sortzeko.

Oraingo honetan World Kafe hiru ordu eta erdiko lau saiotan egin da non erakunde honetako baloreen definizioa eta bere identifikazio-jokabideak izan ziren hizpide. Horretarako, abiapuntu izan ziren aurreko inkestan parte-hartzaileek lehenetsitako baloreak: profesionaltasuna, gizatasuna, jokabide etikoa, eraginkortasuna eta talde-lana.

Bestetik, Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuaren bost elementuetako (estrategia, bezeroak/pazienteak, pertsonak/langileak, gizartea eta berrikuntza) alderdiak landu zituzten. Aipatutako elementu hauek euskal erakundeek aintzat hartu beharko dituzte, bakoitzak bere espezifikotasunetik, hain zuzen ere, bere kudeaketa-sistema propiotik bideratu beharko du garapena, kudeaketa aurreratua lortu nahi badu.

 Argazki bilduma