Euskararen Nazioarteko Eguna Arabako ESIan

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Arabako ESIako Euskara Zerbitzuak, Pediatria Zerbitzuak eta Ospitaleko ikasgelak ekimen bat egin dute euskararen presentzia gogorarazteko urteko egun guztietan

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da urtero, euskara babestu eta omentzeko eta bere erabilera sustatzeko helburuarekin.

Aurten, "365 egun" lelopean eta ospitaleetan euskara ikusarazteko asmoz, Pediatria Zerbitzuko eta Euskara Zerbitzuko langileek, AUO Txagorritxuko ospitaleratutako haurrek eta haien familiek, eta Ospitaleko ikasgelako irakasleak bideo bat egin dute, Ene Kantak taldearen 'Gora Euskara' abestiarekin playback bat eginez.