Araba ESIko III. World kafean zure parte-hartzearekin kontatu nahi dugulako; ekimen honen bidez, erakundeko eta erakundez kanpoko 100 pertsonek Arabako gizarteari Araba ESIk eskain diezaiokeen eta eskaintzen dion definizioari buruzko esperientzia, ezagutza eta ideiak eskaini eta eztabaidatuko dituzte; tradizionalki “Zerbitzuen kartera” moduan ezagutu izan duguna baino harago.
World Kafeak hainbat dinamika jarriko ditu ESIaren inguru sozialean dauden eragile, erakunde eta taldeak identifikatu asmoz, euren beharrak detektatu eta horiekin ditugun komunikazio moduak, azkenik Araba ESIko ekintza plana zehaztera iristeko.
Noiz izango da?
World kafea 3 saio independienteetan egingo da, 3 ordu eta erdiko iraupenez, horrela bertaratuak egokien datorkien egunean parte hartu ahal izango dute. Saioak otsailaren 19, 20 eta 23an egingo dituzte, Lakua-Arriagako Osasun-Zentroan 11:30etik 15:00etara.
Nola eman izena?
Lagundu nahi izanez gero, orri honetan gehitutako inprimakia bete, eta parte hartu nahi duzun saioa hautatu. Zure eskaera jaso ondoren, eta dena zuzena bada, baimen e-maila jasoko duzu, ongi etorri orrira sarbidea duena; bertan saioa prestatzeko beharrezko duzun informazio baliagarria aurkituko duzu, baita bete behar duzun lan galdetegia ere. Galdetegi horretako emaitzak saioan landu beharreko puntuak egituratzeko eta zehazteko erabiliko dira.
Gogoratu: zure izen ematea ez dela eraginkorra izango, baimentzen zaituen mezu elektronikoa jaso arte.