Osakidetzak arrisku psikosozialen ebaluazioa otsailaren 8tik martxoaren 23ra egingo du
Osakidetzan, plan estrategikoaren barnean, lanpostuan arrisku psikosozialak arintzeko hobekuntza-planak aztertu eta ezartzeko konpromisoa hartu dute.
Arriskuen hasierako ebaluazioa egiteko, F-PSICO31 izeneko galdetegia banatu da langile guztien artean, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak erabiltzen duena.
Galdetegi horren helburua zure lanpostuko baldintza psikosozialei buruzko zenbait alderdi ezagutu ahal izatea da. Galdetegi anonimoa da eta erantzunen konfidentzialtasuna bermatzen da.
Galdetegiak bi zati ditu:
- Lehen zatian ebaluazioa burutzen da. Bloke horretan ezinbestekoa da galdera guztiei erantzutea, galdetegia baliozkotzat jotzeko.
- Bigarren zatian pertsona bakoitzaren ezaugarriekin lotutako informazioa eskatzen da (sexua, adin-tartea, etab.).
Galdetegia modu anonimoan tratatuko denez, ezinbestekoa da emaitzak multzokatzea ahalbidetuko duen informazioa jasotzea, aldagarri horien arabera (generoa, adin-tartea, unitatea edo profil profesionala) azterketa burutu ahal izateko. Galdera hauei ere erantzutea eskatzen dizugu.
Arlo horretan zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta aukera gehiago izango ditugu beharrezkoak diren esparruetan hobekuntza-ekintzak proposatzeko.
Galdetegira sartzeko, atxikitzen den esteka sakatu beharko duzu. Bete galdetegia osorik. Gutxi gorabehera 20 minutu beharko dituzu.
Une jakin batean inkesta betetzeari utzi beharrean bazaude, esteka berriro sakatuta galdetegira itzuliko zara, eta dagoeneko betetako zatia ez duzu berriro bete beharko. Beste gailu bat erabiliz (adibidez, zure ordenagailu pertsonala, Tableta, Ipad edo antzekoa) bete nahi baduzu, kopiatu esteka eta igorri zure posta pertsonalera bertatik sartu ahal izateko.
Galdetegia betetzeko:
- Irakurri arretaz galdera bakoitza eta balizko erantzunak.
- Kasu bakoitzean egokien iruditzen zaizun erantzuna markatu.
- Galdera bakoitzean erantzun bat eman, goiburuan kontrakorik adierazten ez bada.
- Zure errealitatearekin antzekotasun handiena duen hura erantzun behar duzu, errealitate hori erabat islatu ez arren.
Galdetegia betetzen duzun bitartean zalantzarik izanez gero, arren, jarri harremanetan ebaluaziorako euskarriarekin, hemen: fpsico@adimen.es
Klikatu hemen galdetegira sartzeko Arrisku Psikosozialen Ebaluazioa Osakidetzan-Segurtasun eta Osasun Batzorde Korporatiboa Erakundetik kanpo posta elektronikora sartzeko jarraibideak