Lakua-Arriagako Osasun Zentroak "Ongizaterako Errezetak" preskribatzen ditu
Helburua da herritarren beharrak asetzea eta nahi ez den bakardadeari aurre egitea.
Helburua da herritarren beharrak asetzea eta nahi ez den bakardadeari aurre egitea.
Joan den ostiralean, apirilaren 13an, Lakua-Arriagako formazio gelan topaketa bat egin zen Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako Lehen Mailako Arretako Estrategiari buruzko dokumentua aztertzeko.
Atzo goizean AMVISAren ‘Oso ondo’ sariak banatu ziren Gasteizko udaletxean. AMVISAko lehendakari Jaione Aguirrek eman zituen sariak, uraren erabilera eta kudeaketan jardunbide egokien eredu diren Gasteizko instalazioen lana aitortzeko.
Apirilaren 21ean, Araba ESIko Euskara Zerbitzuak saio bat antolatu zuen Lakua-Arriaga osasun-zentroan, ‘Aulki hutsak’ dokumentalaren emanaldiarekin. Saio hori kokatzen da, erakundea egiten ari den euskara sustatzeko ekintzen barruan.
Pasa den apirilaren 18an, Araba ESIn egin zen “Adin txikikoen alkoholaren kontsumoaren interbentzioarekiko sentsibilizazio jardunaldia”, Lakua-Arriaga osasun-zentroan. Haren helburu orokorra da osasun sare publikoak osotasunean ekitea adin txikoen alkoholaren kontsumoaren prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari, jarrera osasuntsuak bultzatzeko esparru batean, eta Osakidetzako eremu sanitarioen bidezko ekintzak bultzatuz.
Call-Centerra Osakidetzak herritar arabarrei ematen dien zerbitzu bat da, 2013an sortua eta Lakua-Arriagako osasun-zentroan dagoena. Pazienteari eskainitako telefono bidezko zerbitzua hobetzeko eta, horrela, osasun zentroetako telefonozko arretara errazago sartzea handitzeko beharrean oinarrituta jaio zen.
Pasa den urtarrilaren 12an, Lakua-Arriagan Integrasarearean talde eragileak izan zuen bilera. Talde hori hauek osatzen dute: ESI-en integrazioaren zuzendariek, Zuzendaritza nagusiko Integrazio eta Prestakuntza zerbitzuko kideek, Kronikgunek eta Innobaskek.