Lehen urteetan bezala, Araba Erakunde Sanitario Intregratuak/Bioarabak antolatzen dute Ikerketa jardunaldien beste edizio bat, aurten, XVII edizioa, hain zuzen ere. Ekitaldian osasun arloko profesionalak, ikerlariak, eta herritarrak geroko ongizateari buruzko esperientziak eta ezagutzak eztabaidatu eta alderatuko dituzte 2017ko azaroaren 8 eta 9an, Vitoria-Gasteizen, Europa Kongresu jauregian.
Zientzia-ikerketaren ondorioak zabaltzea ezinbestekoa da gizartean onura sor dadin. Arabako osasun-ikerketari dagokionez, lana osasunaren arloko erakundeetatik zein unibertsitatetik egiten duten profesionalak daude; bi erakundeok integratuta eta elkarrekin erlazionaturik daude laguntzako zein irakaskuntzako jarduerari esker, baina baita Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuaren barruko ikerketa-lanari berari esker ere. Institutu horrek Araba Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) testuinguruan egindako ikerketa publiko oro biltzen du, eta elkarlanean aritzen da erakunde zein enpresekin. UPV/EHUren zuzeneko parte-hartzea ere badu.
XVIII. jardunaldiok jarraipena ematen diete Araba ESI/Bioarabak duela 17 urtetik antolatutakoei. Zientzia-ezagutza zabaltzeko eta ikerketa-proiektu berriak garatzen laguntzeko, ezinbestekoa da elkarrizketa-bideak sortzea eta garatzea herritarren, osasunaren arloko laguntza-unitateen, unibertsitatearen eta osasunaren ikerketako eragile aktiboen artean (Udalaren Osasun Publikoko Zerbitzua, Arabako Foru Aldundia eta sektore biosanitarioarekin lotutako enpresak).
Profesional eta herritarrentzako askotariko jarduerak egingo dira aurten. Jardunaldiak indartu ez ezik, etorkizunean sendotu daitezen ere lagunduko dute horiek: Lan-mahai sistematizatuak, hala nola workshopak, lantegiak, ezagutzaren azoka (ikertzaileen eta enpresen arteko bilerak), eta herritarrekin urtero egin ohi den topaketa.
Jardunaldi hauetan, gainera, Araba ESI/Bioarabak lehendabiziko aldiz parte hartuko du UPV/EHUk antolatutako Zientziaren Astean, eta lehen aldiz ere egingo da ikertzaileen eta enpresen arteko topaketa bat (Ezagutzaren Azoka); azken horretan Arabako enpresak eta biomedikuntzako ikertzaile taldeak egongo dira harremanetan. Topaketa horren bidez antolamendu-egitura bat sortu ahal izango da ikerketak sortzen duen ezagutza produktu bihurtu ahal izateko, era horretan komunitatearen osasuna hobetzeko eta ingurunean aberastasuna sortzeko.
Testuinguru horretan guztian garrantzi berezia izango dute sare sozialek, bai ekitaldiari buruzko informazioa emateko bai hura egin bitartean.
Helburuak
Helburu nagusia
Topagunea bultzatzea honako hauen artean: Araba ESI/Bioaraban ikertzen diharduten profesionalak, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Laskaray ikerketa-zentroa, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Osasunaren arloko I+G+B enpresak eta herritarrak.
Berariazko helburuak
- Arabako ikertzaileen artean ezagutzak eta esperientziak partekatzea, ikerketa-proiektu berriak sortzeko.
- Berrikuntza sortzea, enpresen sektorearekin zientzia-informazioa trukatuz eta interes komunak bilatuz.
- Osasun-arloko ikerketa eta berrikuntzan Araban egindako lana herritarrei oro har zabaltzea.
- Zientziaren Asteko partaidetzaren bitartez interesatzen zaizkien gaiak eta kontuak ezagutaraztea eta ikerketa-zentroak zein haietan egiten dituzten jarduerak jakinaraztea herritarrei, bereziki 12-18 urte bitartekoei.
- Herritarrei Araban egiten den ikerketa biomedikoari buruzko informazioa ematea, bereziki minbiziaren prebentzioari buruzko aurrerapen eta berritasunei dagokienez, gure bizitza epe labur, ertain eta luzera hobetu dezaketen elementuak diren aldetik.
Sariak
Ikertzaileak ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak egitera bultzatu nahi dituzte Ikerketarako Sariek, eta, horrez gain, osasunaren arloko biozientzietako ikertzaileek Araban egindako lanen balioa ere nabarmendu nahi dute.
Ikerketari eta berrikuntzari eskaini dieten lana dela-eta biztanleen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten pertsonak aintzat hartu eta adoretzeko, Ikerketarako Sariak deituko dira honako kategoria hauetan:
- Estatuko artikulu onena (1., 2., 3. Saria)
- Estatuko artikulu onena (1., 2., 3. Saria)
- Nazioarteko artikulu onena (1., 2., 3. Saria)
- Araba esi-n nabarmentzen hasitako ikertzaile onena
- Upv/ehu-ren arabako campuseko doktorego ondoko onena
- Nazioarteko kongresurako poster/komunikazio onena
- Estatuko kongresurako poster/komunikazio onena
- Araba esi – upv/ehu-ren elkarlaneko artikulu onena
- Araba esi-ko ikerketa-jarduera onena duten egoiliarrentzako Paula Ruiz de Gordoa kösner saria
- Arabako campuseko doktoratu aurreko ikerketa-ibilbide onenarentzako saria
- Talde berritzaile onena, bi kategoria:
- Osasun-arloko langileak
- Osasun-arlokoak ez diren langileak
- Denbora-bonuak ematea
Parte hartzen duten pertsonek eta/edo taldeek epearen barruan aurkeztu beharko dute izena emateko inprimakia, eta deialdiaren eskakizun guztiak bete beharko dituzte. Lanak aurkezteko epeei buruzko informazioa jardunaldien webgunean ezagutaraziko da. Aurkezteko epea amaiturik, Zientzia Batzordeak egingo du balorazioa, ebaluazio-irizpide hauei jarraikiz.
- Egindako ikerketaren kalitatea (inpaktu-faktorea eta aldizkarien kuartila).
- Egindako ikerketaren kalitatea (inpaktu-faktorea eta aldizkarien kuartila).
- Ikerketa publiko eta pribatuko proiektuak. Ikerketa biomedikoaren lerroarekiko fideltasuna.
- Garatutako ikerketak ingurunerako zer baliagarritasun eta interes duen.
Halaber, aurkeztutako lanen egokitasuna, kalitate metodologikoa eta transferentzia praktikoa ere hartuko dira kontuan.
Epaimahaiak saria eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta, bere iritziz, hautagaiek ez badituzte behar diren merezimenduak, eta atzera bota ahal izango ditu kategoria bakoitzeko baldintzak eta eskakizunak betetzen ez dituzten hautagaitzak. .
Jardunaldien egitaraua
Azaroaren 9tik 12ra (Bibat Museoa)
Zientziaren Astean parte hartzea: Standak eta jarduerak Bibat Museoan eta Arabako Medikuntzako Irakasguneko gela birtuala bisitatzea. .
Asteazkena, azaroaren 8a: Europa Biltzar Jauregia
16:00 - 16:30 | Dokumentazioa ematea eta parte-hartzaileak banatzea (Francisco de Vitoria auditoriuma) |
16:30 - 18:00 | 1. work-shop txanda
|
18:00 - 18:30 | Atseden-kafea (Avenida begiratokia) |
18:30 - 20:00 | 2. work-shop txanda
|
Azaroak 9, osteguna: Europa Biltzar Jauregia
Goizean |
|
09:00 - 09:30 | Parte-hartzaileei harrera egitea eta dokumentazioa ematea (Green Capital aretoa) |
09:30 - 11:30 | Ezagutzaren Azokaren garapena (Green Capital aretoa) |
11:30 - 12:00 | Atseden-kafea (Gren Capital aretoa) |
12:30 - 13:30 | Ezagutzaren Azokaren garapena (Green Capital aretoa) |
13:30 - 14:00 | Parte-hartzaileak agurtzea. Goizeko jardunaldiaren amaiera (Green Capital aretoa) |
Arratsaldean |
|
16:00 - 17:00 | Workshopen mahaiei buruzko ondorioak (Francisco de Vitoria auditoriuma) |
17:00 - 17:30 | Ikerketa eta Berrikuntzarako Sariak ematea (Francisco de Vitoria auditoriuma) |
17:30 - 20:00 | Jardunaldien inaugurazio ofiziala (Francisco de Vitoria auditoriuma) |
17:30 - 20:00 | Topaketa herritarrekin: “Aurrerapenak minbiziaren prebentzioan” (Francisco de Vitoria auditoriuma)18:00 - 18:15 - Aurkezpena eta moderazioa Iván Pascual Martínez (Kazetaria) 18:15 - 18:35 - Paziente baten lekukotasun pertsonala. Zer ikas dezakegu? Alfredo Ibisate. Arabako Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) eta AROSeko (Arabako ostomizatuen Elkartea) kidea. 18:35 - 18:55 - Minbiziaren biologia: prebentzioa eta etorkizuna. Arkaitz Carracedo. CIC BioGUNEko Ikerbasque ikertzailea. Minbiziaren biologian aditua. 18:55 - 19:19 - Osakidetzak garatutako minbiziaren baheketa-programen emaitzak. Antonio Arraiza. Osasun arloko koordinatzaile korporatiboa Osakidetzan. 19:15 - 19:35 - Erronka berriak minbiziaren prebentzioan. Zer egin dezakegu? Isabel Orbe. Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) Zientzia Fundazioko Zuzendari nagusia. 19:35 a 20:00 - Eztabaida irekia entzuleekin |
20:00 | Jardunaldien amaiera (Francisco de Vitoria auditoriuma) |
Batzorde Zientifiko eta Antolatzailea
Presidencia
Jesus Larrañaga Garitano Director Gerente de la OSI Araba | Iván Igartua Ugarte Vicerrector del Campus de Álava de la UPV/EHU |
Batzorde Zientifikoa
Presidentea: Ana González-Pinto Arrillaga | Araba ESI |
Felipe Aizpuru Barandiaran | Araba ESI |
Antxon Apiñaniz Fernández de Larrinaga | Araba ESI |
Estíbaliz Cristóbal Domingo | Araba ESI |
Luis Fernando Arós Borau | Araba ESI |
Rosa Hernández Martín | UPV - EHU |
Lourdes BasabeDesmont | UPV - EHU |
Manoli Igartua Olaechea | UPV - EHU |
Guiomar Pérez de Nanclares Leal | Araba ESI |
Mª Puy Portillo Baquedano | UPV - EHU |
Idoia Postigo Resa | UPV - EHU |
Nora Unceta Zaballa | UPV - EHU |
Olatz Urbina Bengoa | Araba ESI |
Batzorde Antolatzailea
Alfonso Casi Casanellas | Saiakuntza Klinikoen Unitateko koordinatzailea (Araba ESI – Bioaraba) |
Gorka Artola Beobide | Berrikuntza eta transferentzia teknologikoko zuzendaria (UPV/EHU) |
Joaquín Durán Cantolla | Ikerketa Zerbitzuko burua. Bioarabako koordinatzailea (Araba ESI) |
Manoli Igartua Olaechea | Farmazia Fakultateko dekanoa (UPV/EHU) |
Juan Ignacio Montiano Jorge | Pediatria Zerbitzuko burua (Araba ESI – Bioaraba) |
María Puy Portillo Baquedano | (UPV/EHU) |
Naiara Parraza Díez | Epidemiologoa. Ikerketa Laguntzeko Unitatea (Araba ESI – Bioaraba) |
Arantza Beitia Ruiz de Mendarozqueta | Arabako campuseko Garapeneko zuzendaria (UPV/EHU) |
Arantza Sáez de la Fuente Moriñigo | (Araba ESI) |
Rosa Hernández Martín | Farmazia Teknologiako katedraduna (UPV/EHU) |
Mónica Martínez Cengotitabengoa | Ikertzailea. Osasun Mentala eta Hauskortasuna taldea (Araba ESI – Bioaraba) |
Marian Martínez de Pancorbo Gómez | Catedrática de Biología Celular. Biologia Zelularreko katedraduna. Lascaray Ikerketa Zentroko koordinatzailea (UPV/EHU) |
Iñaki Zorrilla Martínez | Saiakuntza Klinikoen Unitateko koordinatzailea (Araba ESI – Bioaraba) |
Jorge Martínez Quesada | Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakasle titularra (UPV/EHU) |
Francisco Gómez Pérez de Mendiola | Osasun Publikoko Zerbitzuko burua (Gasteizko Udala) |
Cecilia Ibarrondo Basterra | Komunikazio Zerbitzuko arduraduna (Araba ESI) |
Eusebio Gainza Lafuente | Coordinador de I+D. Representante empresarial (Praxis Pharmaceutical) |
Luz Fuentes Lozano | Gerentziako idazkaria (Araba ESI) |
Angélica Ibáñez Rica | Angélica Ibáñez Rica – Bioarabako idazkaria (Araba ESI) |
Workshopak
Hartzaileak:
- Biozientzien eta osasun-arloko ikertzaileak, honako hauetakoak: Araba ESI – Bioaraba, UPV/EHU, Lascaray Ikerketa Zentroa, Gasteizko Udalaren Osasun Saila eta Arabako enpresa-ehuna. Biozientzien eta osasun-arloko ikertzaileak, honako hauetakoak: Araba ESI – Bioaraba, UPV/EHU, Lascaray Ikerketa Zentroa, Gasteizko Udalaren Osasun Saila eta Arabako enpresa-ehuna.
- Parte hartzen duten erakunde guztietan ikerketarekiko interesa duten langileak.
1. Workshopa txanda
1. eremua
Kardiobaskularra, obesitatea eta nutrizioa, endokrinologia eta arnasbideetako eritasunak: gaixotasun kardiobaskularrak. Nutrizioa, obesitatea eta horri lotutako gaixotasunak. Arnasbideetako eritasunak eta gaixotasun tronboenboliko benosoa. Elikagaien prozesatzea, kalitatea eta segurtasuna, bihotz-elektrofisiologia.
- 1.1. mahaia: Nutrizioa, obesitatea eta nahasmendu endokrino eta kardiobaskularrak helduen artean. Mahaiko arduraduna: María Puy Portillo (UPV/EHU)
- 1.2. mahaia: Nutrizioa, obesitatea eta alterazio endokrinoak pediatrian. Mahaiko arduraduna: Ignacio Díez (Araba ESI).
- 1.3.mahaia: Arnasbideetako gaixotasunak. Mahaiko arduraduna: José Luis Lobo (Araba ESI).
2. eremua
Garapen farmazeutikoa, aurrerapen teknologikoak, telemedikuntza eta aplikazioak, medikuntza birsortzaile eta pertsonalizatua, berrikuntza biosanitarioa. Garapen farmazeutikoa esparru guztietan. Gailu medikoak eta aplikazioak garatzea. Medikuntza birsortzailea, konpontzailea eta pertsonalizatua.
- 2.1.mahaia: Garapen farmazeutikoa. Mahaiko arduraduna: Eusebio Gainza (Bio Praxis Research).
- 2.2.mahaia: Gailu medikoak. Mahaiko arduraduna: María Ángeles García (Araba ESI).
- 2.3.mahaia: Telemedikuntza eta aplikazioak. Mahaiko arduraduna: Borja Barrachina (Araba ESI).
- 2.4.mahaia: Medikuntza birsortzailea eta konpontzailea. Mahaiko arduraduna: Eduardo Anitua (Biotechnology Institute).
- 2.5.mahaia: Berrikuntza biosanitarioa. Mahaiko arduraduna: Rafael Sánchez (Arabako Osasun Mentaleko Sarea).
3. eremua
Gaixotasun infekziosoak, immunologia eta alergia: gaixotasun infekziosoak. Antibioterapia, immunologia, mikrobiologia, gaixotasun birikoak. Gib eta hepatitisa. Epidemiologia molekularra.
- 3.1.mahaia: Antibioterapia, gaixotasun infekziosoak. Mahaiko arduraduna: Andrés Canut (Araba ESI).
- 3.2.mahaia: Gaixotasun alergikoak eta parasitarioak. Mahaiko arduraduna: María Teresa Audícana (Araba ESI).
- 3.3.mahaia: Gaixotasun birikoak. Mahaiko arduraduna: José Medrano (Araba ESI).
4. eremua
Epidemiologia, komunitate-medikuntza, osasun eta osasun-integrazioko zerbitzuak: populazioaren azterketa epidemiologikoak eta osasun zerbitzuetakoak. Komunitate medikuntzaren ikerketa. Populazioen demografiak eta dinamikak. Osasun publikoa eta osasunaren determinatzaileak. Big data eta real world data. Osasun-integrazioa eta pazientean zentraturiko arreta.
- 4.1. mahaia: Populazioaren azterketa epidemiologikoak. Mahaiko arduraduna: Naiara Parraza (Araba ESI).
- 4.2. mahaia: Osasun-zerbitzuetako ikerketa. Komunitate-medikuntza. Mahaiko arduraduna: Antxon Apiñaniz (Araba ESI).
- 4.3. mahaia: Osasun-integrazioa. Mahaiko arduraduna: Amaia Sáenz de Ormijana (Araba ESI).
- 4.4. mahaia: Loaren osasuna. Mahaiko arduraduna: Carlos Egea (Araba ESI) eta Jesús Larrañaga (Araba ESI)
2. workshopa txanda
5. eremua
Genetika, epigenetika eta metabolomika: gaixotasun genetikoak eta epigenetika-azterketak. Minbiziaren genetika. Gaixotasun arraroak. Biomika eta metabolomikaren azterketak.
- 5.1. mahaia: Genétika eta epigenetika medikuntzan.
Mahaiburua: Leire Palencia Madrid. EHUko doktorego ondoko ikerlaria.
Mahaiburua: Guiomar Pérez de Nanclares. Araba ESIko epigenetika eta gaixotasun arraroen ikerketa laborategia.
Mahaiburua: Ramón Barrio Díez Caballero. Kimika analitikoaren katedraduna. EHUko Farmaziako Fakultatea.
6. eremua
Neurozientziak: osasun mentala eta hauskortasuna, neurozientziak (oinarrizkoak eta aplikatuak), loaren nahasmendua, neurofarmakologia zelular eta molekularra. Gaixotasun neurologikoak eta endekapenezkoak
- 6.1. mahaia: Neurozientziak, oinarrizkoak eta aplikatuak. mahaiko arduradunak: Joan Sallés (UPV/EHU) eta Ana González-Pinto (Araba ESI).
- 6.2. mahaia: Gaixotasun neurologikoak eta endekapenezkoak: Dementziak. Mahaiko arduraduna: Gonzalo González (Araba ESI).
- 6.3. mahaia: Minaren kontrola. Mahaiko arduraduna: Enrique Bárez (Araba ESI).
7. eremua
Eremu mistoa:
Garapen bidean den ikerketaren beste alderdi batzuk jasotzen ditu, aurreko eremuek hartzen ez dituztenak. Besteak beste, honako arlo hauetako ikerketa: ginekologia, pediatria, digestiboa, anatomia patologikoa, ziu/larrialdiak, hematologia, kirurgia orokorra, erreumatologia, dermatologia, endokrinologia. Medikuntza fisikoa/medikuntza nuklearra/erradiologia, nefrologia/urologia, anestesia/minaren unitatea, traumatologia, oftalmologia eta pazientearen arreta integrala. .
- 7.1.mahaia: Minbiziaren prebentzioa. Mahaiko arduraduna: Marta Arroyo (UPV/EHU).
- 7.2. mahaia : Minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua . Mahaiburua: Jose Domingo Sardon Ramos. Araba ESIko Koloproktologia Kirurgia Zerbitzua.
- 7.3.mahaia : Lokomozio-aparatua ezgaitzeko patologien abordaketa anitza. Mahaiburua : Elena Martínez. Araba ESIko Errehabilitazioko Zerbitzua.
- 7.4 mahaia: Oftalmologiako gaixotasunak eta garapenak. Mahaiburua: Eva Larra (AJL OPHTALMIC).
Ezagutzaren Azoka
Ikerketari esker, hobetu egiten da pazienteen, haien senideen, arreta ematen dieten profesionalen zein gizarte osoaren beraren bizitza. Ezinbestekoa da informazioa zabaltzea, ikerketa- eta enpresa-ehunera ez ezik, baita pertsonengana ere, horiek izango baitira gertatzen diren aurrerapenen onuradunak eta azken buruko erabiltzaileak. Ikerketako profesionalekin egindako jardunaldien ondorioen berri emango zaie topaketan parte hartzen dutenei.
Zientziaren XVII astea
EHUk antolatutakoa, Europako Elkarte osoan garatua eta herritar guztiei begira zabalik dago; tailerrak, stand zientifikoak, erakusketak, txangoak, bisitaldiak eta abar izango dira azaroaren 9tik 12ra artean. .
Herritarrei egiten dizkieten ikerketak aditzera ematea da jardueren helburua, era berean, 12 eta 18 urteko umeen arteko bokazioen hautaketa suspertu nahi du. Horretarako, hainbat taldek parte hartzen dute standak sortzen non modu entretenigarrian nahiz errazean bisitarien partaidetza bultzatzen duten. Stand horiek Bibat museoan kokatuta daude hilaren 9ko ostegunetik 12ko igandera arte. Goizeko ostegun eta ostiral arteko saioak ikastetxeentzat erretserbatuta daude, ostiral arratsaldekoak, ostera, herritar guntzientzat zabalik daude; horregatik, ikastetxeekin (20 minutu taldeko) garatu beharreko jarduerak eta hurrengo egunotan museora hurbiltzen diren bisitarienak aldakorrak izan daitezke. Araba ESI-Bioaraban ikusgai daude: Alergenoak eta alergiak eta Zure osasuneko app sortu izeneko standak; Bihotz-birikietako oinarrizko berpiztea eta Zientzia detektiben tailerrak, eta, azkenik; Arabako Medikuntzako Irakaskuntzako Unitateko Ospitalaren bisita birtuala.
Zientzia asteari buruzko informazio guztia hurrengo estekan dago: http://zientzia-astea.org/eu/zientzia-astea-vitoria-gasteiz/
Topaketa Herritarekin
Minbiziaren prebentzioa
Urtero bezala herritarrekin topatzeari esker herritarrak, profesionalak eta pazienteak osasunari buruzko gai bat izaten dute hizpide . Horiek horrela, aurten, topaketak “minbiziaren prebentzioa”ri buruzko ikuspegi zientifiko, kliniko, sozial nahiz giza ikuspegia izango dituzte aztergai.
Hala, gaixotasunarekin lotutako hainbat alderdiri, haren prebentzioari, garapenari eta sendatzeko aukera berriei buruzko ikuspegi osoa eta diziplina anitzekoa eskaintzeko aukera emango digu Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC).
Hizlariei dagokienez, zientzialari adituak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko kideak ez ezik, gaixotasunari buruzko informazioa zuzenean emango diguten pertsonak ere arituko dira.
2017ko azaroaren 9an, 17:30ean izango da topaketa, Europa Kongresu jauregiko Francisco de Vitoria entzutegian, hain zuzen ere. Sarrera libre izango da aretoaren edukiera bete arte.
Isabel Orbe
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Lizentziatura ez ezik, Executive Management Programme ere egin zuen HECen (Paris), eta Finantza Merkatuetako eta Executive MBAko masterra Garrigues zentroan.
Arkaitz Carracedo
Osasun Biologiako lizentziatura lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Biokimika eta Biologia Molekularreko doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitatea. Biokimika eta Biologia Molekularra, Zientzia eta Teknologia Fakultatea.
Antonio Arraiza
Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatua, Familia medikuntzako espezialista. Osasun arloko koordinatzaile korporatiboa Osakidetzan.
Alfredo Ibisate Ordax
Arabako Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) eta AROSeko (Arabako ostomizatuen Elkartea) kidea.
Lekua
Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia, Vitoria-Gasteiz.
Gasteiz etorbidea, 85
01009 Vitoria-Gasteiz
- Green aretoa: Inaugurazioa, erakusketa, kafea, goizeko emaitzen aurkezpena eta herritarren topaketa
- Sorginetxe, Hechicera y Florida aretoa: Workshopak
Nola iritsi
Tranbia
- T1 eta T2 lineak, Europa geltokia
Hiriko autobusa
- 1, 5 eta 8 lineak, Europa geltokia
- 4. linea, Domingo Beltran, 30 geltokia (+ 5 minutu oinez)
Informazioa eta harremanetarako datuak
Idazkaritza teknikoa:
Araba ESI
Angélica Ibáñez
bioaraba.hua@osakidetza.eus
945 007 336
Parte hartzeko:
Work-Shops partaidetza
bioaraba.hua@osakidetza.eus
945 007 336
Ezagutzaren Azokan parte-hartzea
bioaraba.hua@osakidetza.eus
945 007 336