Parte Hartu | Top 5 2020 tailerrean hautatutako aurtengo ideiarik onenak

Ostiralean, urtarrilaren 22an, Parte Hartu tailerraren 4. edizioa egin zen formatu birtualean, 2020ko TOP 5-ak izango diren 5 proposamenak hautatzeko

Proposamen berritzaile horietako bi Araba ESIko profesionalek aurkeztu dituzte

Parte Hartu gune korporatibo bat da berrikuntza eta ideien sormen gunea. Plataforma honetan, Osakidetzan lan egiten dugun pertsonek gure lana hobetu dezaketen ideiak proposatu ditzakegu. Proposamen hauek bozkatu egiten dira, komentatu, aztertu eta azkenik hobekuntza zehatzetan gauza daitezke.

Ideia errazak izan daitezke edo konplexuak, beti ere baliotsuak eta entzunak izateko duinak, egunez eguneko eskarmentutik eratortzen direnak. Osakidetzako eraldaketan parte hartzea suposatzen du, balioa eskainiaz.

Tailerrean, Parte hartzeko eta Berdintasuneko Zerbitzuak antolatutakoan, Sebastián Martín Garapen eta Prestakuntzako zuzendariordea, ongietorria eman zien tailerreko parte hartzaileei eta haien laguntza eta esker ona adierazi zien Parte Hartu-n egiten duten lanagatik.

Tailer horretan 2019ko TOP 5 ideien protagonistek parte hartzen dute baita erakundeetako Parte Hartu-ko erreferenteak, eta erreferente korporatiboak ere.

Egungo testuingurua dela eta, honako hautaketa-irizpide hauek lehenetsi dira: egokitasuna eta bideragarritasuna (ekonomikoa eta teknikoa) eta gainera, kontuan izaten da horien populartasuna (botoak eta iruzkinak).

Aipatu beharrekoa da proposamen berritzaile horietatik bi Araba ESIko profesionalek aurkeztu dituztela.

2020ko Parte Hartu TOP 5
  1. Lehentasunezko hizkuntza identifikazio-eskumuturretan, Zuzendaritza Nagusiko  Eguzkiñe Gezuraga Barrenak proposatutakoa.
  2. Populazioaren baheketa, umetoki-lepoko minbizia, Araba ESIko Ane Pascual Díaz proposatutakoa.
  3. Konfidentzialtasuna gordetzea analisi-bolanteetan,  Bizkaiko Osasun Mentaleko sareako Mª José Zorrilla López proposatutakoa.
  4. Telefonoa azkar markatzea, Bilbo-Basurtuko ESIko Peter Tadorian Ramos proposatutakoa.
  5. Lagundu,  Araba ESIko Kontxi Rodríguez Lapatza proposatutakoa.

​​​​​​​​​​​Hemendik aurrera, horien bideragarritasuna aztertuko da, ondoren Batzorde Zuzendariaren aurrean laster egingo den jardunaldian aurkezteko.​