2021eko aldi baterako kontratazio-zerrendak irekitzea
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 4ko 9:00etatik azaroaren 4ko 14:00ak arte egongo da zabalik
Osakidetzako langile ez-finko guztiek eman behar dute izena kontratazio-zerrendetan
*Urriaren 4an 9:00etatik 9:45era Jakinarazpen pertsonala eskaera egin zutenei.
2021eko aldi baterako kontratazioko zerrendetan izena emateko epea irailaren 23an aldi batez etetea eragin zuten arazo teknikoak konpondu ondoren, berriro ireki da izena emateko epea (1227/2021 ebazpena).
2021eko urriaren 4ko asteleheneko 9:00etatik aurrera gaituta dago Enplegu Publikoaren aplikazioa, kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaera egiteko. Epea 2021eko azaroaren 4ko 14:00ak arte luzatuko da.
Irailaren 23an egindako eskaera guztiak baliogabetuta geratu dira, ezin delako bermatu datu guztiak osoki jaso direnik. Eskaera egin zuten guztiekin harremanetan jarriko gara, horren berri emateko eta beste eskaera bat egin behar dutela esateko.
Eskaera modu telematikoan baino ez da egingo, Aldi baterako kontratazioa – Profesionalak – Osakidetza (euskadi.eus) webgunean.
Egiaztagiriak eskaeraren eskakizunen eta merezimenduen atalean erantsi beharko dituzu, salbu eta dokumentazio hori Curriculum Vitae aplikazioan erregistratuta eta baliozkotuta badago.
Ezin badira agiri horiek elektronikoki baliozkotu, jatorrizko dokumentua edo dokumentu konpultsatua aurkezteko eskatuko dizu kontratazioa kudeatzeko dagokion unitateak, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.
Webgunean dago informazio gehiago kontsultagai. Bestela, zalantzarik izanez gero, Kontratazio-zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan posta elektroniko bidez: 2021lp-lc@osakidetza.eus














