2021eko gripearen aurkako txertaketa kanpaina langileentzat

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 18an hasi eta abenduaren 31ra arte luzatuko da

Prebentzioko Oinarrizko Unitateak profesional guztiei jakinarazten die, aurreko urteetan bezala, gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasiko dela

Osasun Publikoko Zuzendaritzak osasun arloko profesionalak xede-populaziotzat ditu eta, hortaz, oso gomendagarria da Arabako ESIako langile bakoitzak urtaroko gripearen aurkako txertoa hartzea.

Iaz bezala, Arabako ESIako zerbitzuetan txertatzeko aukera eskainiko da, hurrengo dokumentuan zehaztutako ordutegian.

Dokumentuan adierazitako txertaketa-txandak amaitu ondoren, Prebentzioko Oinarrizko Unitateak txertatuko du honako leku hauetan:

AUO Txagorritxu
  • 4. solairua – D eremua (Esterilizazio ondoan).
  • Ordutegia: 10:30 – 14:30.
  • Astelehenetik ostiralera.
  • Telefonoa: 817265 / 817267.
AUO KKKK
  • 5. solairua – Hodi pneumatikoaren gelan.
  • Ordutegia: 13:00 – 14:30.
  • Asteazkenero (kanpainaren lehenengo asteetan).
AUO Santiago
  • 3. solairua – C pabilioia.
  • Ordutegia: 12:00 – 14:00.
  • Astelehenetik ostiralera.
  • Telefonoa: 817765.
Lehen Mailako Arreta

Langileek normalean lan egiten duten osasun-zentroan hartuko dute txertoa. Lakua-Arriaga Osasun Zentroan ere txertoa jarri ahal izango da, aldez aurretik hitzordua eskatuta:

Arabako ESIako Prebentzioko Oinarrizko Unitatea