2023-2024-2025 EPEko azterketak egiteko baimenak
2023-2024-2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketetan parte hartzen duen Osakidetzako langileak, 2026ko ekainean egitea aurreikusita daudenak, berreskuratu beharreko baimen bat izateko eskubidea du. Baimenaren iraupena azterketaren ordutegiaren eta lan-txandaren araberakoa izango da
Baimena esklusiboki emango da langileak Osakidetzan une honetan betetzen duen kategoriaren edo funtzio-postuaren probara aurkezteko. Barne-sustapeneko txandatik inskribatuta dauden langile finkoek ere baimen hau baliatu ahal izango dute; hala ere, kategoria bat baino gehiagotarako aurkezten badira, baimena kategoria bakarrean aplikatuko da.
Ohiko txandak
| Azterketa | Txanda | Baimena |
|---|---|---|
| Goizez (hasiera ordua 9:00-10:00 bitartean) | Gaua egin ostean | 3 ordu |
| Goizez | Goizez | 7 ordu |
| Goizez (hasiera ordua 9:00-10:00 bitartean) | Arratsaldez | 2 ordu |
| Goizez (hasiera ordua 13:00-14:00 bitartean) | Arratsaldez | 5 ordu |
| Arratsaldez | Goizez | 2 ordu |
| Arratsaldez | Arratsaldez | 7 ordu |
| Arratsaldez | Gaua egin aurretik | 2 ordu |
Jardunaldi zatitua
| Azterketa | Txanda | Baimena |
|---|---|---|
| Goizez (hasiera ordua 9:00-14:00 bitartean) | Lanaldi zatitua (9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) | 7 ordu |
| Arratsaldez (hasiera ordua 15:00etatik aurrera) | Lanaldi zatitua (9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) | 5 ordu (12:00etatik aurrera) |
12 orduko zerbitzua (8:00etatik 20:00etara edo 9:00etatik 21:00etara)
| Azterketa | Baimena |
|---|---|
| Goizez (hasiera ordua 9:00-10:00 bitartean) | Sarrea-ordua 16:00etan |
| Goizez (hasiera ordua 13:00-14:00 bitartean) | Irteera-ordua 11:00etan |
| Arratsaldez (hasiera ordua 17:00-18:00 bitartean) | Irteera-ordua 13:00etan |
Etengabeko Arretako Guneak (EAG)
| Azterketa | Baimena |
|---|---|
| Goizez (hasiera ordua 9:00-10:00 bitartean) | Sarrera-ordua 17:00etan |
| Goizez (hasiera ordua 13:00-14:00 bitartean) | Sarrera-ordua 19:00etan |
| Arratsaldez (hasiera ordua 17:00-18:00 bitartean) | Sarrera-ordua 22:00etan |
EAGko gaueko txandatik irteten den langileak hiru ordu aurreratu ahal izango du irteera-proba egunean goizez.
Edozein zalantza argitzeko, Pertsonen eta Talentuaren Zuzendaritzak 2026ko maiatzaren 5ean sinatutako dokumentua kontsulta daiteke.














