2023ko deialdiari dagokion Lanbide-garapeneko mailaren behin-behineko esleipena

Erreklamazioa egiteko epea apirilaren 23tik maiatzaren 8ra da, biak barne

Jakinarazten dizuegu apirilaren 22an Intraneten eta Osakidetzako web orrian argitaratuko dela 274/2024 Ebazpena, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen Lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenaren bidez argitaratutako Lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus/c25/#/login

Erreklamazioa egiteko epea apirilaren 23tik maiatzaren 8ra izango da, biak barne.

 Webgune horietan ohiko galderen dokumentua kontsultatu ahal izango da.