2025eko Lanbide Garapenerako deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak

Erreklamazioa egin nahi dutenek martxoaren 12tik 26ra egin ahal izango dute, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik

Osakidetzako Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 11ko 504/2026 Ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, Osakidetzako Lanbide Garapeneko Deialdi Arruntean (2025 urtekoa) onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko agintzen da. Deialdi hori Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zen.

Interesdunek martxoaren 12tik aurrera kontsulta dezakete informazioa Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoan.

Esteka honetan duzu informazioa osatzeko aukera.

RESOLUCION 504-2026