Sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak | «Berehalako askapeneko fentaniloa»

Sendagai horrek Ikuskaritza Medikoaren aurretiazko oniritzia behar du 2021eko uztailaren 1etik aurrera farmazia-bulegoetan emateko

«Sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak»  aldizkako argitalpen bat dira, eta osasun-langileei sendagai-talde jakin batzuk erabiltzeko gomendio espezifikoak ematea dute helburu; izan ere, hobekuntza-eremuak hauteman dira sendagai-talde horietan.

Herritarrek farmazia-prestazio egoki eta kalitatekoa jaso dezatela nahi dugu, gure osasun-sistemaren jasangarritasunari laguntze aldera. Osasun Saileko eta Osakidetzako profesionalen talde bat arduratzen da gomendio horiek egiteaz.