Aldaketak osasun-zentroetan maskara erabiltzeari buruzko araudian

Lankide estimatuak:

Askok dakizuenez, gaurko datarekin, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren amaiera adierazten duen akordioa argitaratu da BOEn.

Zehazki, eta berritasun nagusi gisa, akordio horren bidez egindako adierazpenak amaiera ematen die II., III., IV., V. kapituluetan (27. artikuluko neurriak izan ezik), VI. eta VII. kapituluetan eta martxoaren 29ko 2/2021 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian jasotako neurriei, eta, horien artean, maskarak nahitaez erabiltzeari buruzkoak.

Azpimarratzekoa da, OMEk ondo jaso eta BOEn transkribatu duen bezala, garrantzitsua dela azken urteetan hartu dugun erantzukizun-kultura horri eustea, eta maskarak eta beste higiene-neurri batzuk erabiltzen jarraitzea arnas infekzioaren sintomak daudenean.

Arau-aldaketa horrekin bat etorriz, INOZ BATZORDEAK uztailaren 4ko SND/726/2023 AGINDUA EGOKITZEKO PROPOSAMENA helarazten dizuegu. Agindu horren bidez, COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIAREN AMAIERA adierazten da.

Agur bero bat.

José María Pérez

Arabako ESIko Zuzendari kudeatzailea

Consenso_Comision_INOZ_recomendaciones_post_Orden_726-2023_EUS