Alerta | Medikazioa bide okerretik ematea

Medikamentuak bide okerretik ematean gertatzen diren akatsek arrisku handia dute pazienteengan ondorio kaltegarriak eragiteko

Azken hilabete hauetan, sendagaiak emateko bidearekin lotutako bi gertakari izan dira. Lehenengo kasuan, bide parenteraletik eman ziren arnastutako bidetik agindutako botikak, eta bigarren kasuan, ahotik agindutako nutrizio-osagarri bat eman zen bide parenteraletik.

Bi kasuetan, xiringak erabili ziren zain barneko ekipo edo gailuekin konektatzen dituzten medikamentuak dosifikatzeko edo emateko.

Gomendioak:
  • Zain barneko xiringak erabiltzea saihestu, bide endobenosotik preskribatuta ez dagoen medikazioa emateko.
  • Sendagaiak ematean “5 zuzenak” betetzen direla egiaztatzea: paziente zuzena, botika zuzena, dosi zuzena, bide zuzena, une zuzena.
  • Tablet-ak erabiltzea.
  • Ahozko sendagai likidoen kasuan, hainbat aukera ditugu:
    • Bide enteralerako xiringa espezifikoak, kateterrekin konektatzea eragozten dutenak, esate baterako xiringa ENFit.
    • Neurgailu edalontzia: dosi zehatza prestatzeko zailtasunak aurkitu ditugun jarabeetan, farmazia automatikoki bidaliko ditu.
  • Arnastutako medikazioaren kasuan:
    • Gehien erabiltzen diren nahasketen dosi bakarra daukagu.
    • Prestatu behar izanez gero, ziurtatu xiringak horretarako berariazko eranskailuarekin etiketatuko direla: “AEROSOLA”.

Gure ustez, informazio hori zabaltzea oso baliagarria izan daiteke mota bereko beste medikazio-akats batzuk gerta ez daitezen, eta eskertuko genizueke zuen lankideekin partekatzea.

Pazienteen Segurtasunaren Taldea