Alerta | Pazienteen identifikazio zuzena

Zer egoeratan gauden ikusita, gogorarazi nahi dugu oso garrantzitsua dela pazienteak ahalik eta arretarik handienaz identifikatzea
Horregatik, funtsezkoa da profesional bakoitzak, arreta-gune bakoitzean, pazientearen izena eta bi abizenak baieztatzea eta identifikazio eskumuturrekoarekin egiaztatzea, bereziki lekualdatze-egoeretan eta proba terapeutikoak edo diagnostikoak egiten direnean.
Pazienteak identifikatzearekin zerikusia duten gorabeherek kalte larriak eragin diezazkiekete pazienteari berari, beste paziente batzuei eta profesionalei.













