Alerta tenperatura altuengatik: 1. arrisku-maila
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela 2025eko Bero Planean egoera horietarako jasotako prebentzio-neurriak ezartzen parte hartzea
OHARRA
Euskalmetek egun hauetarako egindako iragarpenek adierazten dutenez, 2025eko Bero Planean ezarritako tenperatura-atalaseak gaindituko dira, eta, Euskadiko zona klimatikoetan, honako ARRISKU-MAILA hauek sortuko dira:
- 1. Kostaldea:
- 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 7.
- 2. Kantauriko eremuko barnealdea:
- 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 4, 7 eta 8.
- 3. Iragaite eremua:
- 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 4, 6, 7 eta 8.
- 4. Ebro ondoko eremua:
- 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 4, 6, 7 eta 8.
Osasun Sailaren webgunean eskuragarri dagoen informazio-materiala.














