Alerta tenperatura altuengatik: 1. eta 2. arrisku-mailak

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela 2024ko Bero Planean egoera horietarako jasotako prebentzio-neurriak ezartzen parte hartzea

OHARRA
Euskalmetek egun hauetarako egindako iragarpenek adierazten dutenez, 2024ko Bero Planean ezarritako tenperatura-atalaseak gaindituko dira, eta, Euskadiko zona klimatikoetan, honako ARRISKU-MAILA hauek sortuko dira:

  • Uztailaren 28an:
    • 1. MAILA (abisu horia): Kantauri zonaldeko barnealdea, iragaite-zona eta Ebro ondoko eskualdea.
  • Uztailaren 29an:
    • 1. MAILA (abisu horia): kostaldea.
    • 2. MAILA (alerta laranja): Kantauri zonaldeko barnealdea, iragaite-zona eta Ebro ondoko eskualdea.
  • Uztailaren 30ean:
    • 2. MAILA (alerta laranja): kostaldea, Kantauri zonaldeko barnealdea, iragaite-zona eta Ebro ondoko eskualdea.
  • Uztailaren 31n:
    • NIVEL 1 (aviso amarillo): Kantauri zonaldeko barnealdea, iragaite-zona eta Ebro ondoko eskualdea.
Osasun Sailaren webgunean eskuragarri dagoen informazio-materiala.