Alerta tenperatura altuengatik: 2. arrisku-maila

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela 2025eko Bero Planean egoera horietarako jasotako prebentzio-neurriak ezartzen parte hartzea

OHARRA
Euskalmetek egun hauetarako egindako iragarpenek adierazten dutenez, 2025eko Bero Planean ezarritako tenperatura-atalaseak gaindituko dira, eta, Euskadiko zona klimatikoetan, honako ARRISKU-MAILA hauek sortuko dira:

  • 1. Kostaldea:
    • 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 11.
    • 2. MAILA (abisu laranja): abuztuak 12.
  • 2. Kantauriko eremuko barnealdea:
    • 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 11, 15 eta 16.
    • 2. MAILA (abisu laranja): abuztuak 12.
  • 3. Iragaite eremua:
    • 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 15 eta 16.
    • 2. MAILA (abisu laranja): abuztuak 11 eta 12.
  • 4. Ebro ondoko eremua:
    • 1. MAILA (abisu horia): abuztuak 15 eta 16.
    • 2. MAILA (abisu laranja): abuztuak 11 eta 12.

Osasun Sailaren webgunean eskuragarri dagoen informazio-materiala.