Amaia Lizarralderi elkarrizketa

Araba ESIko profesionalen artean sareak sortzeko asmoz eta euskara hobetzea helburu duten horientzat zuzenduta dagoen elkarrizketa sailari hilez-hile jarraipena emateko Amaia Lizarraldearen elkarrizketa aurkezten dizuegu oraingoan.

 Euskararekin daukazuen harremana konpartitu nahi izanez gero posta elektronikoa bidali ahal diguzue:

euskara.arabaesi@osakidetza.eus

Amaia Lizarralde Lezana Gasteiztarra da. Duela 11 bat urte hasi zela Osakidetzan adminiztrari laguntzaile lanetan. Bertan jaio, hezi eta bizi da. Bere gurasoen aukera familian Euskara ikasketak bermatzea izan zen. Egun, Amaia Euskara hizkuntza propioa du  kutur ondare bezala sentituz bere inguruan balore berdinak transmititzeko erronka izanik.

1.-  Nola ikasi zenuen euskara?

Euskara ez dut  ama-hizkuntza izan ikastolan ikasi bait nuen. Garai horretan Gasteizen ikastola bakarra zegoen, beraz garai horretan  euskara ikasteko  aukera handirik  gaur bezalako baliabiderik eskura ez zegoelako. Ikastolatik kanpo oso zaila zen euskaraz hitz egitea, hala ere, familian ahizpa eta neba artean  hitz egiten saiatzen ginen. Aurrerago, hau da,  urteetan gora joan ahala euskaltegian izena eman nuen hizkuntza sendotzeko asmoz.

2.- Euskaraz bizi ahal zara? Zein esparrutan? Euskaraz bizitzeko trabak dituzu?

Bai jakina posible dela euskaraz bizitzea. Badakigu Gasteizen beste leku batzuetan baino aukera gutxiago, edo hobe esanda zailagoa izan arren, hemen jaio garenok eta euskara gurea dugunok aukerak  bilatzen dituguna senideekin, lagunekin zein lanean euskaraz aritzeko.

3.- Etorkizunera begira zer uste duzu egin ahal dela alor guztietan euskararen erabilera normalizatua izateko?

Nire uste apalean,  alde batetik gure sema-alabek euskara hizkuntza propioa bezala barneratuta daukate eta nire nerabe garaian Gasteizen gertatzen zenaren kontrakoa bizi dute, hau da, naturaltasun osoz hitz egiten dute euskaraz eta modu zuzenean erabiltzen dute.

Beste aldetik , guk batzuetan zalantzak ditugu eta akatsak egin ere bai. Jakina hori gainditzeko bidean gaude eta  inguruan ditugun baliabideak erabiliz gero, akatsak egiteko bildurrak eta mugak gainditzea posible izango da.

Eskura ditugun baliabideak erabiltzearekin esan nahi dut bakoitza bere esparrutik landu beharreko kontua dela, bai pertsona bakoitzak eskeini ahal duenetik bai erakunde publiko guztiak bide hori posible izateko baliabideak eskeiniz;

4.- Deskribatu azkenengo urteetako euskararen garapena Gasteizen

Agerian da, Euskara gero eta gehiago entzuten dela. Betidanik arrazoi zehatz batengatik berezia sentitu izan naiz gure Gasteizen, eta zera da,  nire gurasoek bermatu zuten balore horiengatik, beraiek hasi ziren erronka horrengatik, gure lurraldeko hizkuntza normalizatzea lortuko dugu. Bidea ekinaren ekinez egingo dugu, gurasoak hasitako bideari jarraipena eginez.