Araba ESIk Aringarri proiektuaren pilotajea jarri du abian, eredu kolaboratzaile eta integratzailea
Pasa den hilabetean, Araba ESIk Aringarri proiektuaren pilotajea jarri du martxan, pilotaje hori IntegraSarea sarearen jardueraren baitan, horrela Jarraipen Asistentzialaren prozesuarekin bukatzeko.
Proiektu hau Design Thinking metodologiaren bidez diseinaturik dago eta bertan hainbat maila eta baliabide asistentzialak laguntzen dute, pazientearen beharretara egokitzen direnak, laguntza asistentziala eskaintzeko, batez ere, pazientearen erreferentzia zerbitzuak operatibo ez dauden uneetan.
Proiektuaren helburua pazientearen eskaerari erantzutea da interbentzio zehatz batekin. Zaintza paliatiboetako beharrak dituzten pazienteak dira edo eta beraien familiak behar krisi baten aurrean daudenak.
Bizitzaren azken fasean dagoen pazientearen arretatik abiatzen da kolaborazio eta integrazio asistentzialaren plan hau. Bereziki Lehen Mailako Arreta zerbitzuetan eskaintzen da, hala ere, une puntualetan beste zerbitzu eta baliabide asistentzialen beharra izaten da, hala nola, Arreta Jarraieko gunea, Kontseilu Sanitarioa, Medikuntza Paliatiboko Ospitalizazioa, Etxeko Ospitalizazioa, Onkologia eta Larrialdiak eta Etxeko Arreta.
Bere diseinuan inplikatutako zerbitzuetako ordezkariez gain, Osasun Mental sareko langileek parte hartu dute, baita Arabar Errioxako ESIkoek, Osareanekoek eta Debagoinea ESIkoek ere.
Pilotaje honen emaitzak balioko du Osakidetzako sare guztian eredu homogeneoago bat ezartzeko.













