Tabakoaren kontsumoaren aurkako borrokan Araba ESIk urrats bat gehiago ematen du
Azken hilabeteetan Araba ESIk, kerik gabeko erakundeen Euskal Sarearen eta Global Network for Tobacco Free Healthcare Servicesen partaide moduan, tabakoaren kontsumoaren kontrako lana berriro sustatzen ari da.

Jada Lehen Mailako Arretan eta hainbat ospitale zerbitzuetan hainbat urtez gai honekiko sentiberatsun handia zuten profesionalek garatzen ari ziren lan hori, kontuan izanda norberaren eta besteen osasunean dituen ondorio larriak.
Hala, antzemango zenuten moduan, karteldegia berritu eta zabaldu da eta arau-urratzeen Segurtasunean Segurtasun Zerbitzuaren lana indartu da,
Ekimen berri hau plan estrategikoaren garapenaren baitan gauzatzen da eta hainbat jarduera txertatzen ditu, hala nola, Formazioa indartzea LMAko profesionalentzat tabakoaren ohitura taldean galtzeko Formazioa indartzea, Kirurgia baskularrean, kardiologian edo Pneumonologian ingresatutako pazienteei ordezko farmakologia tratamendua eskaintzaren pilotajea, edo osasunaren zaintzari eskainitako guneen barruko Legeak debekatzen duen arau-urratzei erantzuteko prozedura osatzea eta abian jartzea.
Prozedura Araba ESIk kerik gabeko batzordeen partaideak garatu du eta Zuzendaritza kontseiluaren sostengua du. Abenduaren 31tik aurrera jarriko da abian eta tabakoaren kontsumoa adikzio modura hartuko du. Prozedurak gure erakundeak eman beharreko urratsak garbi azaltzen ditu tabakoaren kontsumoa bere guneetan ezabatzeko bai paziente, erabiltzaile edo eta profesionalena ere.
Prozedura hau ezagutaraztera gonbidatzen zaituztet eta ahal duzuen neurrian hura betearaztea.
Ziur gaude Araba ESIko pertsona guztien laguntzarekin kerik gabeko erakundea lortzea lortuko dugu, eta ondorioz, erakunde osasuntsu edo lagunkoiagoa.













