Araba ESIk Hizkuntza-normalkuntza bultzatzen du

Honako hauek dira azaroan eta abenduan Araba ESIn izango diren gertakari nagusiak, hizkuntza-normalkuntzari dagozkionak:

Gure ESIa ari da aste hauetan BIKAIN ebaluazio-prozesuan parte hartzen. Euskalitek duen ebaluazioa da eta bertan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen dira. Une hauetan gure zentroak bisitatzen ari dira ebaluatzaile batzuk eta txosten bat idatziko dute gure erakundearen indarguneak eta zer hobetuak zeintzuk diren esateko.

Bestalde, jakinarazten dizuegu azaroaren 28tik abenduaren 2ra Araba ESIko Euskara-Astea ospatuko dugula. Animatu zaitezte bertan parte hartzera!

Amaitzeko, informazio-sistemei dagokienez, bi kontutxo aipatu nahi ditugu. Batetik, Osakidetzako langile guztiei galdetu(ko) zaizue zein den zeuren preferentziazko hizkuntza Intraneten nabigatzeko (euskara / gaztelania). Behin aukeraketa eginda, zeuen preferentzia hori errespetatuko da. Bestetik, gogorarazten dizuegu aukera daukazuela, halaber, Windows eta Office-ren hizkuntza ere aukeratzeko, modu erraz eta sinple batez (hemen dituzu jarraibideak).