Araba ESIk saio berriak bultzatu ditu kanpo enpresekin euskara ezagutza eta erabilera bultzatzeko

EUREST enpresako langileei prestakuntza-saio bat eman die Araba ESIk euskararen erabilera bultzatze aldera.

Euskara Plana betetze aldera, Araba ESIk hainbat aldiz deitu ditu bilerara kanpoko enpresak euren langileen euskara beharrizen berri jakinarazteko asmoz. Era berean, erakundean diharduten zerbitzuak atenditzeko orduan euskararen presentzia eta erabilera bermatzea du izan du xede.

Pasa den ostegunean, martxoaren 23an, hain zuzen, Txagorritxun izan ziren lehendabiziko bi saioak.

Saio horietan, Euresteko kafetegiko  profesionaleei ostalaritzako hiztegi-glosarioa, bezeroekiko elkarrizketa-baliabideak, arretarako oinarrizko ulermen eta ezagutza giltzarriak landu genituen, besteak beste.

Profesionalek beraiek eskatuta berriro egingo ditugu saio horiek zeren oso interesgarritzat jo zuten beraiek bezeroari kalitateko  arreta eskaini nahi bazioten.

Euskara-zerbitzuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten langileei baita parte-hartzea erraztu duten enpresako arduradunei erakutsi duten laguntza eta interesagatik.