Araba ESIko Ikerketa klinikoen Unitatearen hilekoaren mina arintzeko ikerketa klinikoa

Ikerketa klinikoen Unitatea, AUO Txagorritxuko 4. solairuan kokatuta dagoena, hilekoaren mina arintzeko azterketa klinikoa egiten ari da osagai naturaletan oinarritutako osagarri nutrizionalak baliatuta.

Azterketa horren bidez frogatu nahi du osagarri nutrizionala hartu bezain pronto mina gutxitu egiten dela, halaber, dismenorrearen (hilekoaren mina) berezko kalanbreak eta medikamentuen kopurua murrizten dira. Azterketak unitateari aurre-bisita egitea eskatzen du, era berean, tratamenduaren entregarako beste bisita bat, eta amaitzeko, sei bisita gehiago batetik bestera hilabeteko epean, kapsulak hartu osteko eboluzioa ezagutze aldera.

Horregatik, hilekoaren mina izaten duen adinetik gorako emakume helduren batek interesa izanez gero, Ikerketa klinikoen Unitatearekin harremanetan jartzea besterik ez dauka telefono hauetara deituta: 945007254 / 945007252 / 607887849 (whatsapp eta deiak).