Araba ESIko Ezagutza Kudeaketa Unitatearen eta euskara erreferenteen arteko bilera
Joan den otsailaren 28an, Araba ESIko Ezagutza Kudeaketa Unitateak, erankundeko euskara erreferenteekin elkartu zen. Helburua, zentroetara zein unitateetara hurbiltzea eta euskararen erabilera II. Normalizazio Planaren difusioan eragitea zen.
Euskara Zerbitzuak 2018 urtean II. Planeko helburuetara iristeko hartu beharreko hobekuntza neurrien berri eman zuten, baita eskainiko diren zerbitzuen berri ere. Erreferenteen parte-hartzeaz, hau da, euskarari lotutako profesionalen laguntzaz, barne nahiz kanpo harremanetan euskararen presentzia handitzeko elkarlanaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten eta hemendik aurrera jarraitu beharreko ildoen komunikazioa bideratu. Bilera honen helburua erreferente horiengana hurbiltzea izan da, euren konpromisoa eta gidaritza sendotzeko.
Deialdian GEU GASTEIZ elkarteak parte hartu zuen. Arabako errealitate soziolinguistikoari, eta Euskaraldiaren helburuetara hurbildu gintuen. Proiektu honek euskararen alde lantzen dituzten organismoek osatutako Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritzaren (Hizkuntza-politika Departamentuaren) kolaborazioaren artekoa sortu da. Bere helburua da pertsonak euskararen erabileran aktibatzea eta erabileraren ohituretan eragitea.













