Araba ESIko Gabonetako Apaingarrien II. Lehiaketa

Eguneko Ospitale Medikoko taldea, I. lehiaketako irabazlea

Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Araba ESIk Gabonetako Apaingarrien II. Lehiaketara deitu du

OINARRIAK:

Partaideak: 

Araba ESIko profesionalak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna
  • Espazioaren zailtasuna
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua
  • Baliabideen kontsumoa

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua)  helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus, abenduaren 14a baino lehen.

Epaimahaia:

Araba ESIko Pertsonaleko Departamenduko eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.

Sariak:

Sari bakarra irabazleentzat Gabonetako-saskia izango da. Epaimahaiaren erabakia 2018ko abenduaren 21eko infoBerriak buletinean argitara emango dute.

Erakustaldia:

Aurkeztutako lanen argazkiak edo aurkeztutako guztien arteko hautespen bat Osaraba aldizkari digitalean argitara emango dituzte.