Arabako ESIko Gabonetako Apaingarrien III. Lehiaketa

Call Center-a, II. Lehiaketako irabazlea
Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Arabako ESIk Gabonetako Apaingarrien III. Lehiaketara deitu du
Partaideak:
Araba ESIko profesionalak.
Balorazio-irizpideak:
- Sormena eta orijinaltasuna
- Espazioaren zailtasuna
- Berreskuratutako materialen aprobetxamendua
- Baliabideen kontsumoa
Aurkezpena eta epea:
Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus, abenduaren 13a baino lehen.
Epaimahaia:
Araba ESIko Pertsonaleko Departamenduko eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.
Sariak:
Sari bakarra irabazleentzat Gabonetako-saskia izango da. Epaimahaiaren erabakia 2019ko abenduaren 21eko infoBerriak buletinean argitara emango dute.
Erakustaldia:
Aurkeztutako lanen argazkiak edo aurkeztutako guztien arteko hautespen bat Osaraba aldizkari digitalean argitara emango dituzte.













