Araba ESIko Gabonetako Apaingarrien Lehen Lehiaketa
Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Araba ESIk Gabonetako Apaingarrien Lehen Lehiaketara deitu du.
OINARRIAK:
Partaideak:
Araba ESIko profesionalak.
Balorazio-irizpideak:
- Sormena eta orijinaltasuna
- Espazioaren zailtasuna
- Berreskuratutako materialen aprobetxamendua
- Baliabideen kontsumoa
Aurkezpena eta epea:
Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus, abenduaren 15a baino lehen.
Epaimahaia:
Araba ESIko Pertsonaleko Departamenduko eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.
Sariak:
Sari bakarra irabazleentzat Gabonetako-saskia izango da. Epaimahaiaren erabakia 2017/12/21eko infoBerriak buletinean argitara emango dute.
Erakustaldia:
Aurkeztutako lanen argazkiak edo aurkeztutako guztien arteko hautespen bat Osaraba aldizkari digitalean argitara emango dituzte.













