Araba ESIko II. bertso-bazkaria

Otsailaren 23an, Araba ESIk, Erdizka jatetxean bere bigarren deialdian bertso-bazkari ederra ospatu zuen, Felipe Zelaieta eta Juan Mari Juaristi bertsolarien parte hartzearekin.

Araba ESI-ko hogeitahamar bat profesional elkartu ginen bai sanitarioak bai ez sanitarioak. Feliperen gitarrarekin lagunduta herri kantak abestu genituen eta bertsoekin gozatu egin genuen halaber, aktiboki parte hartzea eragin ziguten osasun inguruko igarkizunekin. Neurona guztiak abiaraztea eragin zigutenek, proposatutako dinamikekin batez ere.

Euskara Zerbitzutik  lagundu eta parte hartu duzuen guztiei eskerrak bihotzez.