Araba ESIko Jasangarritasun Batzorde berria

Jasangarritasun Batzordea 2017ko Erizain Open Space-ren harira jaio zen, eta Araba ESIko erizaintzako profesionalek osaturikoa da.

Bere helburu nagusia “eraginkortasun gutxiko ekintza eta prozesuak identifikatzea, eta gure ESIko jasangarritasunean aurrera egiteko gomendioak prestatzea” da.

Batzordeak ondoko funtzio hauek ditu:

  1. Balio kliniko asistentzial baxua edo zalantzakoa duten jarduteak identifikatzea, eraginkortasunik gabeko ekintzetan “ez inbertitzeko” irizpideei eutsita.
  2. Beharrezkoa ez den gastua murrizten laguntzen duten ekintzak ezartzea.
  3. Jardute eraginkorren alde egitea, eta beraiek sustatzea.
  4. “not to do” / “rigth care”-en ebidentzien erabilpena sustatzea, eta beraiek egunerokotasunean ezartzea.
  5. Maila asistentzial desberdinen arteko komunikazioa erraztea, gomendioak zabaldu eta ezartzeari begira.

Gaur egun lantzen ari diren alderdien artean, ondoko hauek daude:

  • Eskularruen erabilpen egokia.
  • Euren burua gutxi zaintzen duten pazienteen higiene-prozedura (neurriak ezartzea, gorputz higienerako paper-zapi bustietan eta arropatan aurrezteko).
  • Kontsumo energetikoa murriztea.
  • Plastikozko elementuen erabilpena murriztea (edalontziak, poltsak…).

Halaber, uztailean zehar, ondoko kanpaina hau zabalduko da:

“ESKULARRUAK, EZ JARTZEA BEZAIN ARRISKUTSUA EZ KENTZEA”

ESIko unitate guztietan kanpainako posterrak zein kartel txikiago batzuk banatuko dira, eskularrurik gabeko guneak identifika daitezen unitate bakoitzean. Halaber, eskularru mota desberdinen erabilpen egokirako eskuliburua banatuko da.

Gure ESIko jasangarritasuna hobetzeko neurriren bat proposatu nahi izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan ondoko helbidean:  COMISIONSOSTENIBILIDAD.OSIARABA@osakidetza.eus