Araba ESIko langileentzako asebetetze inkesta
Araba ESIko langileen asebetetze maila ezagutzeko asmoz, langile bakoitzari gure erakundeko inkesta bat bidaliko zaio laster
2017an egin zen bezala, Pertsonen Zuzendaritzak inkesta bat bidaliko du Araba ESIko langileen asebetetze maila ezagutzeko asmoz.
Isilpekotasuna eta izengabekotasuna bermatuta egongo dira momentu oro. Ebaluazio prozesua bukatu eta gero, emaitzak erakundeko guneetan zabalduko ditugu.
Inkesta betetzera animatzen zaituztegu, izan ere, lortzen ditugun emaitzak 2017 urtekoarekin alderatuko dira. Ondorioz, hobekuntza arlo berriak ezarriko dira beharrezkoak diren baliabideak jarriz Araba ESIko langileek bere lana burutu dezaten baldintza hobeekin eta kalitate eta erosotasun giroan.
Eskerrik asko denei zuen partaidetzagatik.
Araba ESIko Pertsonen Zuzendaritza














