Araba ESIko liburutegia Lagundu aplikazioan sartzen da

Araba ESIko liburutegiak bere zerbitzuetako bat gehiago bezala sartu du Lagundu aplikazioa informazio eta zalantza eskaerak modu eraginkor eta azkarrean kudeatzeko liburutegira zuzenean agertu behar izan gabe

Zalantzaren bat izanez gero, edo liburutegiarekin erlazionaturiko informazioa behar izanez gero, Lagundu-ri buruzko informazioa eska dezakezu informazio-eskaera inprimaki bidez. Galdetegi hau eskuratzeko erabili beharreko sarbidea Araba ESIko sareko ordenagailu bidez egin dezakezu. Intranetetik Lagundu irudia sakatuta.

Menu zabalgarrian “honen inguruko informazioa eskatzen dut” hautatu “Liburutegia/Biblioteca”. Zure galderen erantzunak hautatutako bitartekoaren arabera igorriko zaizkizu: Osakidetzako helbide elektroniko bidez, edo eman zenuen harreman telefonoaren arabera eta langilearen atarian agertzen dena.

Ez da bilaketa bibliografikoen eskaera egiteko inprimakia. Hauek laster Araba ESIko Intranetean/Ezagutzaren atalean eskuragarri egongo diren inprimakien bidez egingo dira.

 Araba ESIko liburutegia