Araba ESIko “Medikamentu Arriskutsuen Erabilera Protokoloa”ren aurkezpena

Joan den maiatzaren 14an, asteartea, protokolo hau aurkezteko saio bat egin zen, protokolo honen bidez. Araba ESIko errealitatera egokitzen da Lanean Higienea eta Segurtasun Nazionalaren Institutuaren dokumentu teknikoa “Sendagai arriskutsuak: prebentzio neurriak horiek prestatu eta emateko”
2018an zehar, Farmazia Zerbitzuko profesionalez osatutako lan talde bat, baita Lan arriskuen prebentzioren Oinarrizko Unitatekoak, Eguneko Ospitalekoak, Pazientearen Segurtasun eta kalitatekoak, ospitalizazioko unitatekoak, Lan – Prebentzioko delegatuak, eta Erizaintzako Zuzendaritza ere lanean aritu dira protokolo honen inguruan, Araba ESIko profesionalei PMAEak segurtasunez maneiatzeko eta identifikatzeko erreminta bat eskaini asmoz.
Orain arte, PMAEaz ari ginenean, bereziki sendagai zitostatikoei buruz ari ginen. Klasifikapen berriak hiru botika talde ezberdintzen ditu:
- 1. taldea: medikamentu antineoplasikoak.
- 2. taldea: medikamentu ez antineoplasikoak.
- 3. taldea: ugaltze prozesurako arriskuak aurkezten dituzten sendagaiak, eta modu aktiboan haurra sortzen saiatzen ari diren gizonezko, emakumezkoei eragin diezaiketanak, emakume haurdunei edo bularra ematen ari direnei eta gainotzekoentzako inongo arriskurik ez dakarkietenei.
Protokolo berriak orain arte Araba ESIn dauden protokolo guztiak batu eta eguneratu egiten ditu eta PMAE talde berrien erabilera segururako beharrezko erremintak eta informazioa eskaintzen ditu.
Sendagai horiek maneiatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzen ari zaizkie Erizaintzako unitate desberdinei eta horrexegatik, oso garrantzitsua da Araba ESIko langileek protokolo hori ezagutzea, Araba ESIko Intranetean eskura dagoena:













