Araba ESIko Praktika asistentziala eta klinikoaren egokitzapenak hobetzeko MAPAC Batzordearen gomendioak
MAPAC Batzordea Arabako ESIren atal aholku-emailea da Arabako Errioxako ESIn zein Arabako ESIn egiten diren praktika klinikoaren jardueren ebaluazioari eta egokitzapenari dagozkionetan
Batzorde hau, praktika asistentzial eta klinikoaren egokitzapena hobetzeko helburua duena, 2018an sortu zen honako hauetan profesionalei laguntza emateko beharretik: osasunari onurarik ez edo gutxi ematen diotela estimatzen diren praktika, prozedura, teknologia edo farmakoetan erabilitako baliabideak, osotasunean edo partzialki, identifikatzea, ebaluatzea eta gutxitzea, ezegokiak eta balio kliniko gutxikoak, ESIn kalitatezko arreta bermatzeko eta osasun sistemaren jasangarritasuna hobetzeko. Era berean, MAPAC batzordeak eratu dira erakunde desberdinetan eta Zuzendaritza Nagusian batzorde koordinatzaile bat.
MAPAC-en barruan profesionalek proposatutako ekimenak lantzen ari dira, besteak beste, “N-Acetil Cisteína-ren erabilera kontraste iodatua duten prozeduretan profilaxi gisa” eta Osasun Ministerioaren eta Elkarte Zientifikoen Kalitate Konpromisoan hartutako guztietatik beste 5 gomendio Zuzendaritza Nagusiaren batzorde koordinatzaileak lehenetsita
5 gomendio horiek, 2019ko Programa-Kontratuaren helburuetan sartu direnak, Osakidetzaren erakunde sanitario guztietan lantzen dira:
- Ez erabiltzea bi edo hiru Antiinflamatorio Ez Esteroide (AINEak) aldi berean ez baitu eraginkortasuna handitzen eta bai, ordea, toxikotasuna.
- Ez luzatzea 24 ordu baino gehiago profilaxi antibiotikoa, konplikatua ez den programatutako kirurgia ebakuntzaren ondoren.
- Ez egitea torax-erradiografiak anestesi arrisku baxuko 40 urte baino gutxiago dutenei, ASA I edo II.
- OTA eskaeraren egokitzapena hobetzea Larrialdi Zerbitzuetan sinkopeagatik doazen pazienteei.
- OTA eskaeraren egokitzapena hobetzea Larrialdi Zerbitzuetan buruko min zehaztugabeagatik doazen pazienteei.
Batzordetik lan egiten da ebidentzia zientifikoak lagundutako gomendioak profesionalei helarazteko.













