Araba ESIko profesionalentzako parking berria zabalduko da

Aparkaleku hori zabaltzearekin bat ospitaleko plazak liberatuko dira eta Araba Unibertsitate Ospitaleko pazienteak eta erabiltzaileak soilik erabili ahal izango dituzte.

Parking berrira sartzea Txartel Profesional Elektronikoaren bidez egingo da.

AUO Txagorritxuko Zerbitzu Orokorretako eraikin berria uztailean hastearekin batera ospitalean aparkaleku gutxiago izango dira. Horri aurre egiteko, Osakidetzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak ordezko bi aparkaleku eremu egokitu dituzte, hala, ospitaleko zabalpen obraren ondorioz galdutako plazak berreskuratu eta areagotuko dituzte.

Horietako lehenengoa uztailaren 3tik erabilgarri egongo da Araba ESIko profesionalentzat soilik. 181 plaza ditu, horietako bost mugikortasun gutxiko pertsonentzat izango da, halaber, Coronela Ibaibarriaga kaletik sartu beharko dira Txartel Profesional Elektronikoaren bidez.

Aparkalekuak Araba Unibertsitate Ospitaleko erabiltzaileek eta pazienteek erabili ahal dituzte soilik. Gainera, 182 plaza izango dituen parking berria Francisco Leandro de Viana kalean egongo da Kanpo Kontsulten eraikinaren ondoan, hain zuzen ere.

Horri gehituta garraio jasangarriaren aldeko apustua aurrera eramateko AUO Txagorritxun 96 bizikleta aparkaleku berri egin dira, hortaz, bizikletentzako plazak ospitale barruan %160 areagotu dira.

Bestetik, martxoaren amiaeran obrak hasi zirenetik, larrialdietako egoeretan diharduten helikopteroen lur-hartzea, Osakidetzakoak nahiz Ertzantzakoak, Lakua Gizarte Zentroaren ondoko rugby-zelaian izaten da. Obrak behin amaituta ospitalean behin-betiko helipuertoa kokatuko da.