Araba ESIko Zuzendaritza Batzordea eratzea

Zuzendaritza Batzordea Kudeaketako Zuzendaritzari ESIaren kudeaketan laguntzeko ardura duen organo elkargotua da

Araba ESIko Kudeaketako Zuzendaritzaren 855/2019 Ebazpena, Araba ESIko Zuzendaritza Batzordea eratzekoa eta haren osaketa eta zereginak zehaztekoa.

Honako zeregin hauek ditu:

Estrategiak proposatzea eta sortzea eta horien gaineko aholkularitza ematea honako arlo hauetan:

  • Plan Estrategikoa sortzea, Kudeaketako Zuzendaritzak onar dezan, eta planaren jarraipena egitea.
  • Urteko Kudeaketa Plana egitea, Kudeaketako Zuzendaritzak onar dezan, eta planaren jarraipena egitea.
  • Programa-kontratuaren ekintzak gauzatzeko estrategiak diseinatzea, bereziki, arreta integratuko ereduari buruzkoak.
  • Prozesu klinikoak eta kudeaketa-prozesuak hobetzeko neurriak aztertzea, eta prozesuon antolaketa eta barne-koordinazioa aztertzea kudeaketa-beharrak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartutako irizpideak betetzen dituzten egiaztatzeko.
  • Urteko memoria sortzea, Kudeaketako Zuzendaritzak onar dezan.
  • Parte-hartze organoetatik datozen proposamenak aztertu eta sustatzea.
  • Programa-kontratuaren gauzatzea autoebaluatzea.
  • ESIko Kudeaketako Zuzendaritzak edo, bestela, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak agintzen dion beste edozer zeregin.

Honako hauek dira Batzordeko kideak:

  • Jesús Larrañaga Garitano (Kudeaketa zuzendaria).
  • Enrique Gutiérrez Fraile (Zuzendari medikoa).
  • Nerea Gutiérrez Bartolomé (Erizaintzako zuzendaria).
  • Francisco Javier Pedrosa Rodero (Pertsonen zuzendaria).
  • Fernando Encinar Martín (Ekonomia eta Finantzako zuzendaria).
  • María Concepción Mendoza Edroso (Arreta Integratuko zuzendaria).
  • María Ángeles García Fidalgo (Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa).
  • Eduardo Fernández Ibáñez (Alergologiako zerbitzuburua eta Ikaskuntza eta Irakaskuntza burua).
  • Amaya Sáenz de Ormijana Hernández (Arreta Integratuko Zuzendaritzaren ondoko erizaina).
  • Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren ordezkariak:

Lehen seihilekoan ondoko hauek izango dira:

  • Gorka Díaz Martínez (AUOko erizaina)
  • Mari Paz Sebastián Aparicio (Lehen Mailako Arretako medikua)

Bigarren seihilekoan ondoko hauek izango dira:

  • Guillermo Alcalde Bezhold (Nefrologiako zerbitzuburua)
  • Teresa Gil Bravo (Lehen Mailako Arretako erizaina)

Lehen bilera joan den ekainaren 17an izan zen, eta hurrengo deialdiak hiru hilean behin egingo dira.