Arabako ESIa Eskuen Higienearen Munduko Egunean

Arabako ESIak, OMEren «Eskularruak, egokia denean, eskuen higienea beti» lelopean, osasun-langileak kontzientziatu nahi ditu eskuetako higienean jardunbide egokiak hobetu eta mantentzeko beharraz

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) ekimenez, 2009az geroztik, maiatzaren 5ean, Eskuen Higienearen Munduko Eguna ospatzen da, eta Osakidetza jardunaldi horretara atxiki da harrezkero.

OMEren kanpaina “Eskularruak, egokia denean, eskuen higienea beti” leloak, eskuen higiene egokiaz gain, eskularruen erabilera egokia indartzea eta eskularruek duten ingurumen- eta klima-inpaktuaz sentsibilizatzea du helburu aurten.

Osakidetzak, beste urte batez, bat egin du Eskuen Higienearen Munduko Egunarekin, eta azpimarratu nahi du neurri hori oso garrantzitsua dela, infekzioak prebenitzeko eta asistentzia sanitario seguruagoa garatzeko neurri erraz eta eraginkorrenetako bat baita. 

Eskuen Higiene Programaren esparruan, Osasun Sistema Nazionalarena (OSN), eta Eskuen Higienearen Munduko Egunaren bidez praktika seguru hori sustatzeko helburuarekin, Osasun Ministerioak hemen kontsulta daitezkeen hainbat material garatu ditu.