Arabako ESIak Osakidetzak emakumeen aurkako indarkeriari buruz egindako azterlan batean parte hartzen du

Osakidetzako sei zerbitzu-erakundek, horien artean Arabako ESIak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Burgosko Unibertsitatearekin lankidetzan, parte hartzen dugu “Osasun-arloko profesionalen artean genero-indarkeria hautemateari lotutako aldagaiak”
Azterlan honen helburua ezagutza zientifikoak ematea da, osasun-arloko profesionalek kasuak hautemateko eta jorratzeko dituzten aldagai instituzionalak eta pertsonalak ezagutzen eta ulertzen laguntzeko.
Horretarako, datuak biltzeko prozedura bat gauzatu nahi da, osasun-arloko profesionalei egindako inkesta baten bidez. 15-20 minutu behar dira galdetegia egiteko.
Inkesta zatika bete daiteke, aldez aurreko erantzunak gordetzen baitira eta utzitako lekuan jarrai baitaiteke.
Datuak biltzeko epea urriaren 3an hasi zen eta 2023ko urtarrilaren 15ean amaituko da.













