Arabako ESIak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskara Zerbitzuak liburu-trukea antolatu du erabilera sustatzeko
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu Euskal Herri osoan. Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdeetan ere ospatzen da egun hau, hala nola, Mexikon, Bartzelonan, Whasingtonen, Buenos Airesen eta Parisen.
Arabako ESIak ere bat egingo du egun horrekin eta urteko 365 egunetan euskara erabiltzen duten profesional guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Ekitaldi hori dela eta, Euskara Zerbitzuak liburu-truke bat antolatu du euskaraz.
Liburu-truke hori euskal literaturari, saiakerei eta abarri buruzko euskarazko liburuena izango da. Guztira 67 liburu daude eskuragarri AUO Txagorritxuko eta AUO Santiagoko liburutegietan, abenduaren 2tik 20ra. Nahikoa da liburutegira hurbildu eta euskaraz idatzitako liburu bat hartzea, edo etxean duzun liburu bat ekartzea eta bat euskaraz eramatea, doan.
Non aurkituko dituzu liburuak?
AUO Txagorritxuko liburutegia
1. solairua.
Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara.
AUO Santiagoko liburutegia
Gorbeia aretoa – B pabiloiko 1. solairua.
Ordutegia: 7:30etatik 22:00etara.
Gainera, abenduaren 5eko saio klinikoa ere, AUOko Osasun Prestakuntza Espezializatuak antolatua, euskaraz izango da: “Bihotz-birika susperketa. Nola ekidin dezakegu bihotz-birika geldialdi bat?”
Liburuen bidez, eta gabonak hurbil ditugunez, gabonetan bidaia ezin hobea egitea opa dizuegu, merke merke, eta gozo gozo, etxeko epeltasunean. Egun ederrak euskararen egunak, egun eztiak…
Euskara Zerbitzua














