Arabako ESIak Eutanasia Lantalde bat sortu du

Ekimenaren helburua da zirkuitu argiak ezartzea eta dokumentazio legala zein babesa eskaintzea, prozesua modu egokian gauzatzeko

2025eko otsailaz geroztik, Arabako ESIak Eutanasia Lantalde bat du, osasun-profesionalei hiltzeko laguntza medikoan laguntzeko.

Lantaldeak funtsezko informazioa eskaintzen du Arabako ESIaren webgunean, Eutanasia Zirkuitua barne. Bertan, eutanasia eskaera onartu ondoren profesionalek jarraitu beharreko urratsak eta eskura dituzten baliabideak zehazten dira. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren dokumentaziorako sarbidea ere eskaintzen da, baita kontzientzia-eragozpenari buruzko informazioa ere, pazienteak prestazioa eskatu aurretik adierazi behar dela gogoraraziz.

Edozein kontsulta egiteko, profesionalek lantaldearekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honen bidez: consultoreutanasia.osiaraba@osakidetza.eus

Ekimen horrek indartu egiten du Arabako ESIak osasun arreta etiko eta eskuragarriarekin duen konpromisoa, indarrean dagoen araudia betetzen dela eta prozesu horietan esku hartzen dutenentzat beharrezko laguntza ematen dela ziurtatuz.