Arabako ESIak Zainketa Aringarrien III. Jardunaldia ospatuko du, duintasunean, zaurgarritasunean eta teknologian arreta jarrita

Profesionalei zuzendutako jardunaldia azaroaren 12an ospatuko da, AUO Santiagoko areto nagusian

Gero eta teknifikatuago dagoen gizarte batean, Zainketa Aringarriek erantzun erradikala ematen diote hauskortasunari eta zaurgarritasunari. Arabako ESIaren hamargarren urteurrenarekin bat etorriz, Medikuntza Aringarriko Unitateak «Duintasuna ortzi-muga gisa: zainketa aringarriak ahultasun eta teknologia garaian» izeneko jardunaldia antolatu du; profesionalak biltzeko eta hausnartzeko gune gisa pentsatuta dago, presak nagusi diren ingurune batean zaintzeari buruz gogoeta egiteko.

Goizeko saioa 9:00etan hasiko da, osasun profesionalei zuzenduta dago, eta diziplinaren erronkak, eguneroko praktikako zaintza, dunitasunaren terapia, Unitateak Arabako ESIan izandako ibilbidea, errotarien lanik onenak eta adimen artifizialaren eragina jorratuko ditu. Bertaratu nahi duten profesionalek Jakinsarearen bidez eman dezakete izena urriaren 19tik aurrera.

Bestalde, arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da toki berean, eta herritarrei zuzenduta dago, Babespean elkartearekin lankidetzan. Hitzaldiak Arabako zaintza inguruneei, musika-terapiari eta sare errukitsuei buruz izango dira. Halaber, Cuidar dokumentalaren proiekzioa egingo da. Bide batez, arratsaldeko saioa irekia egongo da ikaskuntza eta komunitate gune horretan parte hartu nahi duten osasun-langile guztientzat.

3648 – Cartel A3 Profesionales – DIGITAL