Arabako ESIako Gabonetako Apaingarrien V. Lehiaketa

Gabonetako-saskia aurtengo irabazleentzat

Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 14ra arte luzatu da

Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Arabako ESIak Gabonetako Apaingarrien V. Lehiaketara deitu du

OINARRIAK

Partaideak: 

Arabako ESIako profesionalak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna.
  • Espazioaren zailtasuna.
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua.
  • Baliabideen kontsumoa.

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara, abenduaren 14ra arte: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus.

Epaimahaia:

Arabako ESIako Pertsonen Zuzendaritzako eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.

Sariak:

Sari bakarra irabazleentzat Gabonetako-saskia izango da. Epaimahaiaren erabakia 2021eko abenduaren 20eko infoBerriak buletinean argitaratuko da.

Erakusketa:

Aurkeztutako lanen argazkiak Osaraba aldizkari digitalean argitaratuko dira.

Dulantziko kontsultategia, laugarren edizioaren irabazlea