Arabako ESIaren Gabonetako Apaingarrien IX. Lehiaketa

AUO Txagorritxuko (Neurologia) 6.B solairuak zazpigarren edizioaren irabazlea

Asistentzia gizatiarragoa eta hurbilagoa egiteko, motibatzeko zein profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere, Arabako ESIak Gabonetako Apaingarrien IX. Lehiaketa abian jarri du

Gabonetako hiru apaingarri onenei lehen, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie

OINARRIAK

Partaideak: 

Arabako ESIko osasun-zentroak, ekipoak, zerbitzuak edo solairuak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna.
  • Espazioaren zailtasuna.
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua.
  • Baliabideen kontsumoa.

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun-zentro, talde, unitate, zerbitzu edo solairuek, abenduaren 12a baino lehen, 15:00ak arte, artelanaren argazki bat bidali beharko dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus.

Epaimahaia:

Arabako ESIko Humanizazio Batzordeko profesionalek osatuko dute.

Sariak:

Aurten lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie Gabonetako hiru apaingarri onenei. Epaimahaiaren erabakia 2025eko abenduaren 22an jakinaraziko da infoBerriak buletinean.

Erakusketa:

Aurkeztutako lanen argazkiak Osaraba aldizkari digitalean argitaratuko dira.