Arabako ESIaren Gabonetako Apaingarrien VI. Lehiaketa

AUO Santiagoko 6. A solairua, Kirurgia Baskularra, Arabako ESIaren Gabonetako Apaingarrien V. Lehiaketaren irabazlea

Aurten lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie Gabonetako hiru apaingarri onenei

Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Arabako ESIak Gabonetako Apaingarrien VI. Lehiaketara deitu du

OINARRIAK

Partaideak: 

Arabako ESIko profesionalak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna.
  • Espazioaren zailtasuna.
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua.
  • Baliabideen kontsumoa.

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, abenduaren 13ko 23:59a baino lehen artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus.

Epaimahaia:

Arabako ESIko Zuzendaritzako eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.

Sariak:

Aurten lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie Gabonetako hiru apaingarri onenei. Epaimahaiaren erabakia 2022ko abenduaren 19ko infoBerriak buletinean argitaratuko da.

Erakusketa:

Aurkeztutako lanen argazkiak Osaraba aldizkari digitalean argitaratuko dira.