Arabako ESIaren Gabonetako Apaingarrien VIII. Lehiaketa

AUO Txagorritxuko (Kirurgia Baskularra) 3.B solairuak zazpigarren edizioaren irabazlea

Azterlanak bidaltzeko epea abenduaren 13ra arte luzatuko da, 15:00ak arte

Epaimahaiaren erabakia 2024ko abenduaren 23an argitaratuko da infoBerriak buletinean

Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Arabako ESIak Gabonetako Apaingarrien VIII. Lehiaketara deitu du

Gabonetako hiru apaingarri onenei lehen, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie

OINARRIAK

Partaideak: 

Arabako ESIko osasun-zentroak, ekipoak, zerbitzuak edo solairuak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna.
  • Espazioaren zailtasuna.
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua.
  • Baliabideen kontsumoa.

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun-zentro, talde, unitate, zerbitzu edo solairuek, abenduaren 13a baino lehen, 15:00ak arte, artelanaren argazki bat bidali beharko dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus.

Epaimahaia:

Arabako ESIko Humanizazio Batzordeko profesionalek osatuko dute.

Sariak:

Aurten lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak emango zaizkie Gabonetako hiru apaingarri onenei. Epaimahaiaren erabakia 2023ko abenduaren 23an jakinaraziko da infoBerriak buletinean.

Erakusketa:

Aurkeztutako lanen argazkiak Osaraba aldizkari digitalean argitaratuko dira.