Arabako ESIaren Humanizazio Proiektuak 2025

2025. urtea Humanizazio ekimenek markatuko dute. Ekimen horiek paziente eta profesionalengan oinarritzen dira, eta horiek bultzatzeko, haien dedikazioa eta ahalegina funtsezkoak dira

Hauek dira 2025ean zehar burutuko diren proiektuetako batzuk
  • Ospitale isilaren proiektua.
  • Ondoko oheko pazientearen Eskubide eta Betebeharren Gutuna zabaltzea.
  • Pazienteen arropa zuria eta laneko arropa Humanizatzea (Pediatria).
  • Profesionalen prestakuntza osasun-laguntzaren Humanizazioan.
  • Pazienteek asistentzia-prozesuetan duten esperientzia baloratzea.
  • Premia bereziak dituzten pertsonei egokitutako arreta-gune bat sortzea AUO KKKK-etan.
  • “Ez joan ospitaletik zalantzekin” karpeta, pazienteei alta emateko.
  • Profesionalak zaintzeko prestakuntza-jarduerak programatzea.
  • Bisita presentzialak eta birtualak egitea, biztanleek Arabako ESIa ezagut dezaten.
  • Arabako ESIaren Asistentzia Sanitarioa Humanizatzeko I. Jardunaldia profesionalentzat eta herritar guztientzat (2025eko azarorako aurreikusita).
  • Espazio komunak Humanizatzea (biniloak ingurune naturalekin…).
  • Akordioa Pequeño Deseo fundazioarekin, haurrari eta haren ingurune hurbilenari laguntza animikoa emateko, desio txikiak gauzatuz.
  • 23. solairuko proiektua (unean-unean emango dizuegu Onkologiako pazienteen arretaren humanizazioan estatu mailan erreferentzia izango den proiektu honen berri).
  • Prozesu kirurgiko pediatrikoa Humanizatzea.
  • QR kodeen bidez identifikatzeko proiektua, osasun-ingurunetik kanpo krisi epileptikoa duen pertsona baten aurrean jarduteko moduari buruzkoa.
  • Profesionalen esku jartzea baliabide grafiko eta material egokituak, komunikazioa eta irisgarritasun kognitiboa errazteko edozein osasun-eremutan sartzeko zailtasun larriak dituzten pertsona guztiei.
  • Kontzertu txikiak Arabako ESIko espazioetan:
    • Gabonetako kontzertuak.
    • Musika-irribarreak proiektua.
    • Jazzgarria-Ondas de Jazz Kultur Elkartearekin lankidetza.
    • Jesus Guridi Kontserbatorioarekin akordioa, ikasleek Arabako ESIko espazioak erabil ditzaten kontzertu txikiak emateko.
  • Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteari Arabako ESIaren espazioak lagatzea, Onkologiako pazienteen ariketa fisikoa errazteko.

Proiektu horien guztien aurrerapenaren berri emango dizuegu.

Arabako ESIko Humanizazio Batzordetik gure desiorik onenak bidali nahi dizkizuegu 2025erako!

Arabako ESIko Humanizazio Batzordea

COMISIONHUMANIZACION.OSIARABA@osakidetza.eus